Gizartea -

Abortuaren erreforma

'Errugabe bat hiltzea ez da malformazioak dituzten fetuen konponbidea'

Espainiako gotzainek txalotu egin dute abortuaren erreforma, fetu batek malformazioak izatea dagoeneko ez baita abortatu ahal izateko kausa.

Jose Maria Gil Tamayo Espainiako Gotzainen Konferentziako bozeramailea. EFE
Jose Maria Gil Tamayo Espainiako Gotzainen Konferentziako bozeramailea. EFE
Jose Maria Gil Tamayo Espainiako Gotzainen Konferentziako bozeramailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Gil Tamayo Espainiako Gotzainen Biltzarreko idazkari nagusi eta bozeramaileak txalotu egin du Espainiako Gobernuak sustatutako abortuaren erreforma, eta malformazioak dituzten fetuen konponbidea ez dela "errugabe bat hiltzea" adierazi du.

Orain arte, fetu batek malformazioak izatea abortatu ahal izateko kausa zen, baina Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroaren erreformak galarazi egingo du hori, eta gotzainak pozik agertu dira.

"Benetako politika sozialak eta ahulenak babesteko legeak egin behar dira. Errugabe bat hiltzea ez da arazo baten konponbidea; izan ere, [argudio horren arabera] munduko goseteak gose direnak akabatzen ere konpondu daiteke", esan du, ironiaz.

Tamayoren ustez, Gallardonen erreforma "aurrerapauso positiboa" da, baina abortua baimentzen edozein lege, "nahiz eta oso murriztailea izan, beti izango da bidegabea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea