Gizartea -

Ez da zauriturik izan

Bilboko bitxi-denda batean ostu duen bigarren lapur bat atxilotu dute

Ertzaintzak gertakaria ikertzen jarraitzen du ihesitako hirugarren lapurra topatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsonak lapurreta egin dute gaur, larunbata, goizean Bilboko erdigunean dagoen bitxi-denda batean eta, lapurretaren ostean, lapur bat atxilotu du Ertzaintzak eta beste biek ihes egitea lortu dute. Hala ere, arratsaldean, bigarren lapura bat atxilotzea lortu du.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, lapurretaren ostean Amorebietan zerbitzutik kanpo zegoen udaltzaingo batek ihes eginda zegoen lapurretako bat (33 urte) harrapatu du, eta, arratsaldean, Ertzaintzaren bilaketa lanei esker bigarren egileetako bat, 26 urtekoa, atxilotu dute.

Segurtasun Sailak zabaldu duenez, Ertzaintzak 11:00ak aldera izan du gertaeraren berri, eta orain lanean ari da ihesitako bi lapurrak topatzeko.

Abisua Rodriguez Arias kalean dagoen bitxi-denda batek eman du. Antza, hiru pertsona itxurazko arma batekin sartu dira dendan.

Agenteak heldu direnean lapurretako bat atxilotzea lortu dute. Gaineratu dutenez, ez da zauriturik egon.

Ertzaintzak gertakaria ikertzen jarraitzen du ihesitako hirugarren lapurra topatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea