Gizartea -

Noos auzia

Campsek galdera guztiak erantzun ditu, idatziz

Valentziako Generalitateko presidente ohiak lekuko gisa deklaratu du. Joan den azaroaren 16an deklaratu behar zuen, baina ezin izan ziren harekin harremanetan jarri.

Francisco Camps. EFE
Francisco Camps.
Francisco Camps. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Camps Valentziako Generalitateko presidente izandakoak Noos auziaren baitan lekuko gisa egin dizkioten galdera guztiak erantzun ditu larunbat honetan, idatziz eta Plamako epaitegiko idazkari judizial baten aurrean.

Idazkari judizialak berak jakitera eman duenez, bi ordu inguru behar izan ditu Campsek galdera guztiak erantzuteko. Nolanahi ere, ez du zehaztu zenbat galdera izan diren eta Camps bera izan den erantzunak idatzi dituena edo ez.

Campasek 11:00etan deklaratu du, ordu horretarako deituta baitzegoen, baina goizeko 09:00etarako bertan zen. Dozena bat poliziek zaindu dute sarrera eta iristerakoan uko egin dio kazetarien galderak erantzuteari.

Campsek azaroaren 16an deklaratu behar zuen, baina ezin izan ziren harekin harremanetan jarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea