Gizartea -

Azterketa

EAEko 1.084 lagunek barneko mediku egoiliar izateko proba egin dute

Nafarroan, 551 tituludunek parte hartu dute aurten MIR, EIR, FIR eta beste hainbat espezialitatetarako plaza lortzeko azterketan.

Nafarroako 551 lagunek barneko mediku egoiliar izateko proba egin dute. Argazkia: EFE
Nafarroako 551 lagunek barneko mediku egoiliar izateko proba egin dute. Argazkia: EFE
Nafarroako 551 lagunek barneko mediku egoiliar izateko proba egin dute. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko 1.084 lagunek barneko mediku egoiliar izateko proba egin dute. 210 mediku, 585 erizain, 114 psikologo, 31 farmazialari, 15 biologo, 5 erradiofisikari eta kimikari bat aurkeztu dira.

Nafarroan, Osasun Zientzietako 551 tituludunek MIR barneko mediku egoiliar izateko proba egin dute larunbat honetan.

Osasun Ministerioak deitzen dituen azterketa hauetan Osasun Zientziatako 35.959 tituludunek parte hartu dute aurten MIR, EIR, FIR eta beste hainbat espezialitatetarako plaza lortzeko.

Nafarroan, Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza fakultatean dira azterketak, eta 210 mediku, 230 erizain, 65 psikologo, 30 farmazialari, 21 biologo, 2 erradiofisikari eta bi kimikari aurkeztu dira.

Guztira 4.312 lagun aurkeztu dira azterketara Estatu osoan, iazko deialdian baino % 11 gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea