Gizartea -
Denboralea
13 metroko olatu bat izan da Coruñan
Denboraleak 10 metroko olatuak eta kalte handiak egin ditu Santanderren eta Asturiasko kostaldean ere.
Erredakzioa
Azken egunetako denboraleak kalte handiak eragin ditu Galizian, Asturiasen eta Kantabrian ere.
Coruñan, denboraleak gogor jo du eta itsasertzeko pasealekua txikitu du. Estaca de Bares lurmuturrean, 13 metroko olatu bat izan da.
Gainera, olatu batek bizikletan paseatzen ari zen 15 urteko mutil bat eraman du, Lugoko Foz herriko Rapadoira itsasargiko pasealekuan.
Denboraleak kalte handiak eragin ditu Kantabrian ere. Pasealekuetan eta portuetan nabaritu da gehien olatuen indarra.
Itsasgorak ekarritako hamar metroko olatuek eragin dituzte kalte handienak. Santanderren, El Sardinero hondartza eta pasealekua harriz, hondarrez, urez eta zaborrez beteta agertu dira igande goizean.
9 metroko olatuak izan dira, Asturiasko kostaldean. Itsasoak Cudillero herriko portuko kai-muturraren 50 metro urperatu ditu, eta uholdeak izan dira.
Luancon, hondartza ondoko hainbat taberna eta jatetxetan kalteak utzi ditu denboraleak. Adineko pertsonentzako zentroan ere kalte handiak izan dira.
Gijonen, olatuek San Lorenzoko hesia txikitu dute, eta hondartza itxi egin dute.