Gizartea -
Denboralea
15 urteko mutil bat desagertu da Lugon, olatu batek eramanda
Lagun batekin bizikletan paseatzen ari zela harrapatu omen du itsasoak, eta lagunak eman du gertatutakoaren berri.
Erredakzioa
Olatu batek bizikletan paseatzen ari zen 15 urteko mutil bat eraman du, Lugoko Foz herriko Rapadoira itsasargiaren ondoko pasealekuan.
Lagun batekin bizikletan zihoala harrapatu omen du olatuak, eta lagunak eman du gertatutakoaren berri.
Udaltzaingoa, Guardia Zibila eta Suhiltzaileak dabiltza horren bila, lurretik, airetik eta itsasotik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea