Gizartea -

Gertakaria

Galdakaoko etxebizitza bat erre eta ospitalera eraman dute emakume bat

Sutearen ondorioz, antsietate-krisi bat jasan du 35 urteko emakume batek eta ospitalera eraman dute.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galdakaoko 35 urteko emakume bat ospitalera eraman dute, bere etxebizitzan sute bat izan ostean. Horrela jakinarazi du Ertzaintzak.

09:45ean hasi da sutea, Aperribai kaleko 58an dagoen eraikineko lehen solairuan.

Gertakariaren ondorioz, etxebizitza barruan zegoen emakume bat Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute, antsietate-krisi baten ondorioz.

Suhiltzaileek sutea plantxa batekin hasi dela uste dute, baina ezin izan dute oraindik konfirmatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea