Gizartea -

Epaia

21 urteko kartzela-zigorra, 18 hilabeteko alaba hiltzeagatik Zarautzen

Auzitegiak 19 urteko kartzela-zigorra ezarri dio akusatuari hilketagatik, aringarri analogikoa emanda asaldura psikikoagatik, eta beste bi urte ezarri dizkio emazte ohiari mehatxatzeagatik.

Neskatila 2010eko urriaren 7an aurkitu zuten hilda. Argazkia: EiTB
Neskatila 2010eko urriaren 7an aurkitu zuten hilda. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Auzitegiak 21 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Zarautzen  (Gipuzkoa) 18 hilabeteko alaba itsasora jaurti zuen gizonezkoari. Halaber, mehatxu delitua egotzi dio.

Akusatua bi delituen horien erruduntzat jo du herri-epaimahaiak. Gertaerak 2010eko urriaren 7an izan ziren.

Epaimahaiak egindako gertaeren kontakizunen arabera, egun hartan neskatila aitaren kargu geratu zen, amarekin eztabaida bat izan ostean. Gizonezkoak jateko eman ez zion egun hartan, gauez txabola batera eraman zuen neskatila eta itsasora jaurtitzea erabaki zuen, bertan itota hil zen.

Auzitegiak 19 urteko kartzela-zigorra ezarri dio akusatuari hilketagatik, aringarri analogikoa emanda asaldura psikikoagatik, eta beste bi urte ezarri dizkio emazte ohiari mehatxatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea