Gizartea -
Ezbeharra
81 urteko emakume bat hil da auto batek harrapatuta Galdakaon
Ezbeharra 11:00etan izan da, Seat Leon batek emakumea oinezkoen pasabidetik pasatzen ari zela harrapatu duenean.
Erredakzioa
Galdakaoko emakume bat (81 urte zituen) hil da, errepidea zeharkatzen ari zenean auto batek harrapatuta.
Ezbeharra 11:00etan gertatu da, adinekoa BI-3720 errepidea oinezkoen pasabide batetik zeharkatzen ari zela Seat Leon auto batek harrapatu duenean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Biktima Galdakaoko Ospitalera eraman dute anbulantzia batean, baina bertan hil da, zauri larriak baitzituen.
Ertzaintzak ikerketa abiarazi du gertatutakoa argitzeko. Autoa garabi batek eraman behar izan du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea