Gizartea -

Desagerpena

Hilabete Kolonbian desagertutako euskal gaztearen berririk gabe

Borja Lazaroren senideak "arduratuta" daude ez dutelako azken hilabetean gaztearen berririk izan. "Bizitzako unerik gogorrena" dela esan dute.

Borja Lazaro. Argazkia: EITB
Borja Lazaro. Argazkia: EITB
Borja Lazaro. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borja Lazaro urtarrilaren 7tik Kolonbiako Guajira penintsulan desagertuta dagoen 34 urteko gasteiztarraren senideak arduratuta daude. Duela hilabete galdu zen.

Roberto Martinez familiaren bozerameileak jakinarazi du "bizitzako unerik gogorrena" ari direla bizitzen eta "kasua bizirik mantendu" nahi dutela, Borja Lazaro agertu arte.

Amberesen desagertutako Hodei Egiluzen kasuan gertatu den legez, Lazaroren ikerketak aurrera ez egitea ez omen dute planteatzen.

Kolonbiako polizia Lazaroren bilaketan burubelarri ari omen da lanean gaztea aurkitzeko.

Hipotesi guztiak irekita daude Kolonbiako poliziaren arabera eta ez dute baztertzen bahituta egotea, Guajirako desertuan desagertu izana edota ito izana.

Urtarrilaren 7an ikusi zuten azken aldiz Borja Lazaro Cabo de La Velan, Guajirako leku turistiko batean. Turista batzuekin igaro zuen gaua: Alemaniako bi, Txileko beste bi eta Kolonbiako batzuk.

Polizia-operazioak emaitzik ematen ez duela ikusita, gobernadoreak pista fidagarririk ematen duenari diru-saria emango diola iragarri dute.

Halere, Kolonbiako poliziak orain arte jaso dituen dei guztiak faltsuak izan dira: horrek ere denbora kendu die, izan ere pista horietako batek Caracasen zegoela esaten zuen.

Lazaroren neskalaguna, Danny Sanchez kazetari mexikarra, urtarriletik dago Cabo de La Velan, ikerketa hurbiletik jarraitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea