Gizartea -
Angelun hautsitako ontzia
'Luno' zamaontziko erregai guztia xurgatu dute
Hurrengo pausoa, zamaontzia uretatik ateratzea izango da. Oraingoz ez dute horretarako datarik zehaztu eta bitartean Angelun jarraituko beharko du.
Erredakzioa
Angelun asteazkenean hondoa jo zuen 'Luno' zamaontziaren barruan zegoen erregai guztia atera dute, larunbat honetan.
Erregaia ateratzeko lanak atzo hastea espero bazen ere, itsasoaren baldintzak tarteko, larunbatera atzeratzea erabaki zuten. Gaur goizean hasi dituzte lanak itsasoak emandako barealdi unea baliatuz, eta arratsaldean bukatu dituzte
"Oso gustura gaude dena oso atera delako. Erregaia berreskuratzeaz gain, zamaontziaren barruan zeuden beste gai kutsagarriak errekuperatu ditugu", adierazi du Patrick Dallenes Frantziareko Gobernuaren ordezkariak. Gaineratu duenez, "dagoeneko ez dago kutsadura arriskurik".
Zamaontzian 80 tona gasoleo zegoen, eta guztira lau kamioi behar izan dituzte guztia ateratzeko.
Behin erregaia aterata, hurrengoa pausoa zamaontzia uretatik ateratzea izango da. Oraingoz, eta horretarako data zehaztu bitartean, ordea, Angelun jarraitu beharko du.