Gizartea -
Abortuaren Legea
Kongresuan bozketa, abortuaren legearen erreformaz
Abortuaren legearen erreforma erretiratzea eskatuko duen edo ez bozkatu du Kongresuak. Botoa sekretua izango da.
Erredakzioa
Espainiako Kongresuak asteartean erabakiko du Abortuaren Legearen erreforma erretiratzea eskatuko duen edo ez. Rajoyren gobernuak aurkeztutako aurreproiektuaren aurrean, Talde Sozialistak egindako proposamena da bozkatuko dutena, eta botoa sekretua izango da.
Bestalde, aste honetan bertan, eta asteartean, baita ere, Senatuan hiru galdera egingo dizkiete sozialistek Espainiako Gobernuko kideei, Abortuaren Legearen erreformaz. Asteazkenean, berriz, Kongresuko osoko bilkurara eramango dituzte galdera berdinak.
Kongresuko araudiko 85.1 artikuluak botoa sekretua izateko aukera jasotzen du, araudiak hala exijitzen duenean edota bi talde parlamentariok eskatzen dutenean.
Kasu honetan, botoa sekretua izanda, azken asteotan erreformarekin kritiko azaldu diren PPko diputatuen botoa erakarri nahi dute sozialistek.