Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Haizete gogorrak eta elurteak, datozen orduetan

Asteburuko denboralea pasatu da, baina orain ate-joka daukagu ziklogenesi leherkor bat, haize gogorra eta euri-zaparrada handiak ekarriko dituena.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Haize-ufada zakarrak gogor ari dira astintzen Euskal Herria

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean hegoaldeko haizea izango da berriro ere protagonista. Goizaldetik aurrera hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta egunaren lehen zatian zakar ibiliko da oso; halere, arratsaldean baretu eta mendebaldera edo ipar-mendebaldera aldatuko da. Elur-kotak pixkanaka gorantz egingo du eta goizean, jadanik, 1000 m-tik gora egongo da, Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera.

Astelehen honetan, 7 eta 8 metro arteko olatuak izan dira Donostian. Goizaldean, 133 km/h-ko haize-ufadak izan dira Santa Klara uhartean, eta 153 km/h-ra iritsi dira Matxitxakon.

Donostiako suhiltzaileek 30 esku-hartze baino gehiago egin beharra eragin du haizeak. Horrez gain, Bolueko eta Fadurako futbol zelaiak itxi dituzte, Getxon, haizeak teilan kalteak eragin dituelako.

Portuak

Opakua portua (Araba) trafikoari itxita dago, 18:30etik aurrera, azken orduetan eroritako elurraren ondorioz. Bernedon beharrezkoa da kateen erabilera, eta arretaz gidatzeko deia egin dute Urduñan eta Herreran

EAEko gainerako mendateak irekita daude, baina arretaz gidatzea eskatzen dute Etxegaraten, Azazetan eta Urduñan, eta Altuben eta N-1 errepidean, Araban, elurragatik eta ur putzuengatik.

Alerta laranja kostaldean, olatuengatik

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak olatu handien arriskuari dagokion alerta laranja ezarri du gaur goizeko seietatik astearte goizeko seietara; izan ere, aurreikuspenen arabera, 6 metroko olatuak izan daitezke kostaldean.

Temporal denboralea EFE

Bestalde, haizeari, elurrari eta olatu handien arriskuari dagozkien abisu horiak ezarri dituzte. Haizeari dagokion abisu horia 15:00ak arte egongo da indarrean, elurrarena 09:00etatik gauerdira bitartean, eta olatu handien arriskuari dagokiona, gauerditik 06:00etara bitartean.

Nafarroan, haizeari dagokion alerta laranja

Kostaldean ez ezik, barrualdean ere haizeak indartsu joko du. Datozen orduetarako 100km/h-ko haizeteak espero dituzte Nafarroan. Gailurretan joko du gehien haizeak, behetan ez horrenbeste.

Haizeak indarra hartzearekin batera, tenperaturak nabarmen egingo du behera. Hori dela eta, abisu horia ezarri dute elurragatik.

Atzerapenak Renfen

Irun eta Errenteria artean izan den luizi baten ondorioz, atzerapenak daude Renferen tren zerbitzuan bi udalerri horien artean, Adifek jakitera eman duenez.

Larunbat goizaldean izan zen luizia, azken egunetako euriteen eraginez.

Renfeko langileak trenbidea konpontzeko eta lurra kentzeko lanean dihardute. Hori dela eta, trenbidearen norabide bat itxi egin dute, eta bi noranzkoetarako trenbide bera erabili behar dute trenek, eta horrek 20 minutu inguruko atzerapena eragiten du.

"Ez da normala"

Eusko Jaurlaritzak 16 alerta jarri ditu abian EAEn 2014ko lehenengo 40 egunetan (abisu horiak, alerta laranjak eta alarma gorria), eta ez omen da normala, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren esanetan.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, neguan "normala da denboraleak izatea, baina ez da normala urteko lehenengo 40 egun hauetan zenbat alerta egoera bizi izan ditugun".

Donostiako Udaleko Krisi Mahaia gauerdira arte aktibo egongo da

Donostiako Udaleko Krisi Mahia astelehen honetako gauerdira arte aktibo izango da, olatuengatik emandako alerta laranjaren ondorioz.

Udalak ohar batean jakitera eman duenez, une hauetan trafikoa itxita mantendu dute Salamanca pasealekuan, Soraluze kaletik aurrera.

 

"Ez da normala"

Eusko Jaurlaritzak 16 alerta jarri ditu abian EAEn 2014ko lehenengo 40 egunetan (abisu horiak, alerta laranjak eta alarma gorria), eta ez omen da normala, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren esanetan.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, neguan "normala da denboraleak izatea, baina ez da normala urteko lehenengo 40 egun hauetan zenbat alerta egoera bizi izan ditugun".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea