Gizartea -

Ustelkeria

Kartzelan sartu da Bizkaiko Ogasuneko Ikuskaritzaren arduradun ohia

Bizkaiko 200 zergadun ikuskatzen ari zirela simulatu zuen, baina ikuskatze horiek ez ziren inoiz egiten. Horrek kalte nabarmena egiten zien "zergak ordaintzen zituzten herritarrei".

Juan Ramon Ibarra. EiTB.
Juan Ramon Ibarra. EiTB.
Juan Ramon Ibarra. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Ramon Ibarra Bizkaiko Ogasuneko Ikuskaritzako buruzagi ohia kartzelan sartu da, iragan maiatzean Auzitegi Gorenak lau urte eta erdiko kartzela zigorra jarri ostean. Ibarrari 200 zergadun ingururi tratu berezia ematea egotzi zioten.

Gorenaren epaiaren ondorioz, Ibarra igandean sartu zen Basauriko kartzelan, zigorra betetzeko.

Gorenaren arabera, Bizkaiko Ogasuneko Ikuskaritza arduradunak agiriak faltsutu zituen Bizkaiko 200 zergaduni ikuskaritza egiten ari zitzaizkiela simulatzeko, baina ikuskaritza horiek ez ziren inoiz egiten.

Zergadun horien zerrenda egin ondoren, "berak ikuskaritza egingo zietelako itxurak egiten zituen akusatuak", baina "ikuskaritzarik egin gabe".

Horrez gain, Gorenak "zergak ordaintzen zituzten herritarrei" egindako kaltea aurpegiratu zion Ibarrari.

Gorenaren erabakiak Bizkaiko Auzitegiaren absoluzioa baliogabetu zuen. Eta Ibarrari 4.500 euroko isuna eta prozesuaren gastuak ordaintzera behartu zuen. Ikerketa 2002an hasi zuen Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea