Gizartea -
Deustuko hilketa
13 urteko espetxe zigorra bete beharko du Deustuko hiltzaileak
2012ko maiatzaren 25ean bere bizilaguna hil zuen gizonezkoak gainera beste 20 urte zentro psikiatriko batean eta beste bost zaintza askatasunean igaro beharko ditu.
Erredakzioa
Bizkaiko Auzitegiak 2012ko maiatzaren 25ean labankadaz bere bizilaguna hiltzeagatik erruduntzat jotako gizonarentzat epaia jakitera eman du. 13 urte espetxean igaro beharko ditu, beste 20 psikiatriko batean eta ondorengo bost urteak zaintza askatasunean.
Herri epaimahai batek erruduntzat jo zuen Rafael TM eta aurrez pentsaturiko ekintza bat izan zela erabaki zuen. Gertakaria Deustu auzoko Ramón y Cajal kaleko 42. zenbakian izan ziren. Epaiak aldez aurretik jarritako zigorra jaitsi du akusatuak eskizofrenia paranoidea duela argudiatuz.
Honela, 13 urte espetxean igaro beharko ditu eta beste 20 tratamendu psikiatrikoa emango dioten zentro psikiatriko batean. Azken hau ezingo du utzi auzitegiaren baimen berezirik gabe.
Gainera, bost urteko zaintza askatasuna bete beharko du. Garai horretan tratamendu psikiatrikoarekin jarraitu beharko du eta hildakoaren gurasoei 95.000 euro eta anaiei 35.000 euro ordaindu beharko dizkie
Akusatuak duen gaixotasun mentalak eraginda 'berriz ere delituak egiteko duen arrisku handiaz' eta gizartearekiko duen 'arriskugarritasunaz' ohartarazi du auzitegiak.