Gizartea -
Salaketa
Osasun publikoaren aldeko mafinestazioa, Tolosan
Ekimenaren helburua 2011n Osakidetzak eta Asuncion klinikak sinatutako hitzarmenaren ondorioak salatzea izan da.
Erredakzioa
Osasun eskualdea osatzen duten 30 udalerrietako alkateekin batera, 42 herri eragilek eta herritar askok hartu dute parte, larunbat honetan, Tolosan egin duten osasun publikoaren aldeko manifestazio batean. Antolatzaileek esan dutenez, 1.800 pertsona elkartu dira.
Ekimenaren helburua 2011n Osakidetzak eta Asuncion klinikak sinatutako hitzarmenaren ondorioak salatzea izan da. Izan ere, hitzarmen horren ostean anbulatorioko espezialitateak klinikara eramaten hasi ziren eta, era berean, Tolosaldean osasun publikoa pribatizatzeko pausoa eman zuten, alkateek salatu dutenez.
Amaieran, Bakartxo Mendez Legorretako alkateak esan du argi geratu dela osasun eskualdea osatzen duten herritarrek ez dutela osasun sistema pribatua nahi. Horrez gain, Osasun sailari konpromisoak eskatu dizkio.