Gizartea -

Benoni hirian

200 meatzari harrapatuta, Johannesburgotik gertuko meatze batean

Poliziak erreskatatutako pertsonak atxilotu egin ditu, modu ilegalean lanean aritzeagatik, eta harrapatuta jarraitzen dutenek ez erreskatatzeko eskatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

200 meatzari inguru harrapatura gelditu dira, Johannesburgotik oso gertu dagoen Benoni hiriko abandonatutako meatze batean, ustez modu ilegalean lanean ari ziren.

Larrialdi zerbitzuek gunea finkatu dute,hainbat garabi eraman dituzte eta zaurituak artatzeko autobusa eraman duten arren, meatzarietako batzuek ez erreskatatzeko eskatu dute, atxilotuak izan ez daitezen.

11 meatzari erreskatatzea lortu ostean, erreskate taldeek gunean jarraituko dutela esan dute.

Hala ere, Hegoafrikako Poliziak erreskatatu duten meatzarien lehen talde hori atxilotu du urrezko meatze batean modu ilegalean lanean aritzea leporatuta, Eyewitness News agentziak argitaratu duenez.

Operazioaren hasieran, erreskate taldeak azaletik gertu zegoen 30 meatzarik osatutako talde batekin hitz egitea lortu du. Horiek esandakoaren arabera, beherago, lagun gehiago harrapatuta daude, guztira, 200 bat meatzari.

Larrialdi zerbitzuek azaldu dutenez, azaletik gertuen dagoen taldean ez dago zauriturik.

SABC Hegoafrikako irrati publikoak jakinarazi duenez, meatzariak lapurreta egiten ari ziren eta aurkako talde batek harrapatuta utzi ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea