Gizartea -
Ezbeharra
52 urteko motor-gidari bat hil da Getxon, zirkulazio istripu batean
Ezbeharra Euskal Herria kalean jazo da. Bertan, auto batek eta motor batek talka egin dute. Biktima gizonezkoa zen.
Erredakzioa
Berrogeita hamabi urteko gizon bat hil da Getxon, zirkulazio istripu baten ondorioz.
Ezbeharra Euskal Herria kalean jazo da, gaueko 23:00ean. Bertan, auto batek eta motor batek talka egin dute.
Hildakoa Getxoko jatetxe bateko banatzailea zen, Getxoko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez. Autoak eta motorrak talka egin dutenean, gizonezkoa errepide azpian dagoen garbigunera erori eta, ondorioz, berehala hil da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea