Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizon atxilotuta Gasteizen eta Barakaldon bikotekideak jotzeagatik
Barakaldoko atxilotuaren kasuan, berrerole bat izan da. Hiriburu arabarrean atxilotutakoa 27 urteko gaztea da, eta gertatutakoa onartu egin du.
Erredakzioa
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu Barakaldon (Bizkaia) eta Gasteizen bikotekideak jipoitzea leporatuta, Segurtasun Sailak zabaldu duenez; Barakaldoko Barakaldoko atxilotuaren kasuan, berrerole bat izan da.
Lehen kasua bart izan da 23:30ak aldera; bikotekideak eraso egin berri ziola jakinarazi zion emakume batek Ertzaintzari. Gainera, etxeko gela batean, Barakaldon, babestuta zegoela ere adierazi zuen emakume hark.
Ertzaintza bertaratu eta biktimarekin harremanetan jarri zen; lepo aldean ubelen bat zuen emakumeak. Bikotekideak iraindu ostean astindu eta lepotik heldu ziola adierazi zuen.
Gizonezkoa -49 urtekoa- etxebizitzan zegoen, eta poliziek atxilotu egin zuten genero-indarkeriako delitu bat egotzita. Iazko amaieran ere atxilotu zuten biktima beraren aurkako antzeko gertaerengatik.
Bigarren atxiloketa gaur, astelehena, 01:30ak aldean izan da Arabako hiriburuko Errege-erregina katolikoen kalean.
Gizonezko bat emakume bat kolpatzen ari zela jakinarazi dute bizlagun batzuek; emakumea lurrean zegoen eta ostikoak zein ukabilkadak ematen ari zitzaizkion gizona.
Ertzainek ustezko erasotzailea topatu eta gizona, 27 urtekoa, atxilo hartu zuten. Eztabaidatu ondoren bikotekideari eraso egin diola aitortu zuen gazteak.
Txagorritxu ospitalera eraman zuten emakumea ezpainetako zauri batetik odola baitzerion eta aurpegian beste zauri batzuk ere baitzituen.