Gizartea -

Protesta

Ile-apaingintzako profesionalak, BEZaren igoeraren aurka

Jardueraren BEZa %21etik %10era jaistea eskatu dute, ile-apaindegien itxierak geldiarazteko.

BEZaren igoerak, artazia sartu du ileapaindegietan

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko ile-apaingintzako eta estetikako profesionalek manifestazioa egin dute Bilbon, enpleguen eta enpresen galera salatzeko. Beraien ustez, Alderdi Popularrak 2012ko uztailean ezarritako BEZaren igoeragatik etorri da enpleguen galera eta BEZa talde murriztura bueltatzea eskatu dute, %10era alegia.

Protestaren amaieran Ogasunaren egoitzan Cristobal Montorori zuzendutako eskutitz bat utzi dute eta ile-apaindegien sektorearen BEZa %21era igotzearen erabakiaren "aurka" azaldu dira.

Eskutitzean azaldu dute BEZ murriztuak sektoreari hasteko aukera eman ziola: "lanpostu zein enpresa asko sortu ziren". Horren froga gisa, 2012a "krisialdirik gabe eta enplegu garbian galerarik gabe" amaitu zutela azaldu dute.

"Ministro jauna, Espainiako Gobernuak egundoko esfortzua eskatu zion ile-apaingintzari. Hiritar gisa dagokigunak betetzen ditugu eta gure zerbitzuak %13ko igoerako zama gure bezeroengan ezartzea eskatu zeniguten, edo alderantziz, (azkenean gehienetan gertatu den legez) guk gure egitea, mozkinak desagertaraziz", azaltzen dute eskutitzean.

Hainbat ikerketa egin ditu sektoreak eta BEZaren igoeraren ondorio gisa 8.000 denda itxi zituzten 2013an eta 2014an beste 5.600 ixteko mehatxua dago, "tendentzia hori ez bada atzera botatzen".

Horrela, sektoreak enpleguaren %30 galdu duela azaldu dute: 20.000 lanpostu zuzen eta 2014an 14.000 gehiago galtzeko aukera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea