Gizartea -
Lapurreta eta zauriak
Lau lagun atxilotu dituzte zor batengatik gazte bat atxikitzeagatik
19 urteko gazte bat furgoneta batean sartu zuten Leioan bi ezagunek. Gero, ostikadak eta ukabilkadak eman zizkioten eta hainbat objektu lapurtu.
18 eta 25 urte bitarteko lau lagun atxilotu dituzte Erandion eta Leioan, ustez 19 urteko gazte bat legez aurka atxiki, mehatxu bidez lapurtu eta zauriak eragiteagatik. 500 euroko zor bat eskatzen zioten, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Igandean, 21:00ak inguruan, 19 urteko gazte bati bere etxe inguruan bi ezagun hurbildu zitzaizkion eta, beste bi lagunekin batera, furgoneta batean sartu zuten, eta Erandioko Goikolanda parkera eraman zuten. Bertan, ibilgailutik jaitsarazi zuten eta ukabilkada bat eta ostikada bat eman zizkioten aurpegian, eta 500 euroko zor bati aurre egiteko eskatu. Gainera, MP4 bat eta kaskoak hartu zizkioten, plastikozko dokumentuak eramateko gailu batekin batera.
Ondoren, erasotzaileek Leioara eraman zuten, eta biktima metroan sartu zen, senide baten etxera joateko, Getxora. Bertara iritsitakoan, ospitalera eraman zuten, anbulantziaz, buruan eta aurpegian zituen zauriak aztertzera.
Salaketa jarri ostean, Ertzaintzak ikerketa jarri zuen martxan, eta atzo arratsaldean bertan atxilotu zituzten ustezko erasotzaileak, bat Leioan eta beste hirurak Erandion.
Lau atxilotuak epailearengana eraman dituzte, Getxoko Guardiako Epaitegira.