Gizartea -

Ostiral honetan

Abisu horia: Elurra 800 metrora eta 4,5 metroko olatuak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak abisu horia jarri du martxan ostiral honetarako, elur-kota 800 metrora jaitsiko baita. Gainera, 4,5 metroko olatuak izango dira.

Elurra Gasteizen. Argazkia: EFE
Elurra Gasteizen. Argazkia: EFE
Elurra Gasteizen. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak abisu horia ezarri du biharko: elur-kota 800 metrora jaitsiko da goizean eta 4,5 metroko olatuak izango dira.

Larrialdi eta Meteorologia zuzendaritzak adierazi du abisu horia elurragatik goizaldeko hiruetan ezarriko dutela, biharko eguerdira arte. Elurra 800 metrora jaitsiko da egunaren lehen orduetan.

Gero, elur-kotak gora egingo du berriz, 1.000 metroan gelditu arte.

Gainera, kostaldean lau metro inguruko olatuako espero dituzte, eguerdian 4,5 metrokoak izan daitezkeelarik.

Abisu horia olatuengatik larunbata osoan izango da, 3,5 eta 4 metro bitarteko olatuekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Elurra