Gizartea -
Etorkinak
Ehundik gora etorkin sartu dira Melillan, hesia gaindituta
Goizeko lehen orduan hesi bikoitza gainditzeko egindako saiakeran 500dik gora etorkinek parte hartu dute.
Erredakzioa
Ehundik gora etorkin Melillan sartu dira goizeko lehen orduan hesi bikoitzaren gaindituta. Maroko eta Espainia banatzen duen hesia gainditzeko saiakera 500 etorkinek baino gehiagok egin dute, eta Espainiako Poliziak Europa Press agentziari adierazi dionez, bortizkeria handiz gauzatu da.
Etorkinak bi talde handitan banandu dira, eta makilak eta harriak erabili dituzte bere saiakera aurrera eramateko. Guardia Zibilak Marokoko Poliziari lagundu behar izan dio, marokoar poliziak bi hesi horien artean babestu behar izan baitute. Oraindik ez dute jakitera eman zaurituen kopurua.
Astebetean egiten duten bigarren saiakera masiboa da honakoa. Joan den astelehenean beste 150 etorkinek lortu zuten Melillan sartzea.
Azken hilabeteetan Maroko eta Espainia arteko mugan etorkinak egiten ari diren presio handia dela eta, etorkinak aldi baterako hartzeko zentroan sartzen diren etorkinen bikoitza dago gaur egun. Hori dela eta, Espainiako Segurtasun Indarrak alerta egoeran daude, etengabe, etorkin-salda horri aurre egiteko.