Gizartea -
Lan istripua
Langile bat hil da Gasteizen, teilatu batetik erorita
50 urteko langile bat hil da gaur Gasteizen, teilatu batetik erori eta kamioi batek arrastaka eraman ondoren.
Erredakzioa
50 urteko langile bat hil da gaur Gasteizen, teilatu batetik erori eta kamioi batek arrastaka eraman ondoren, Arabako hiriburuko udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Oritiasolo Gasteizko industria guneko enpresa bateko teilatuan ari zen lanean, arnes bati lotuta. Ikertzen ari diren arrazoiengatik, arnes hori kamioi bati lotuta zegoen, eta, hura abiatzean, 200 metroan arrastaka eraman du gizonezkoa.Udaltzaingoak ezbeharraren nondik norakoak ikertuko ditu orain.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea