Gizartea -

Gertakaria

Bi bilbotar larri zauritu dira Errioxan, mendian erorita

43 eta 50 urteko bi gizonezkoak 300 metroko altueratik erori dira San Lorenzo mendiko iparraldeko aurpegian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko 43 eta 50 urteko bi mendizale larri zauritu dira San Lorenzo (Errioxa) mendia igotzen ari zirela 300 metrotik behera erorita.

Atzo izan zen ezbeharra, 13:15 aldera. Valdezcarayko eski estazioko langileek erreskate taldeari eman zioten abisua, tontorrera heltzear ziren hiru mendizale erori egin zirela ohartarazteko.

20 minutura, erreskate taldeko langileek adingabe bat aurkitu zuten mendian behera oinez jaisten.

San Lorenzon eroritako mendizaleetako bat zen, eta kolpe handia zuen aurpegian. Hala ere, beste biak okerrago omen zueden. Adingabeak ohartarazi zuenez, txorkatilak hautsita zituzten eta aita zegoen okerren, odol isuri handiarekin.

Bi pertsona horiek 13:50ean aurkitu zituzten, eta bat larri eta bestea oso larri zeudela ikusi omen zuten erreskatatzera joan zirenek. Hori horrela, helikopteroan sartu eta Logroñoko San Pedro ospitalera eraman zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Azken ordukoa Bizkaia Euskal mendiak argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Errioxa Mendi albisteak gaur