Gizartea -
Lan-ezbeharrak
Gasteizko lan-istripuko kamioiaren gidaria atxilotu dute
Nahi gabe egindako hilketa leporatuta atxilotu eta ordu batzuetara libre utzi zuten.
Erredakzioa
Atzo langile bat hil zen Gasteizen lan-istripuz. Teilatu batean lanean ari zen behargina, arnesa aldamenean zegoen kamioi bati lotuta. Beste langile bat ez zen ohartu lankideak soka lotuta zuela, eta kamioia martxan jarri zuen. Ondorioz, teilatuan lanean zegoen langilea teilatutik behera bota eta arrastaka eraman zuen, eta, ondorioz, hil egin zen.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak atxilotu egin zuen atzo kamioaren gidaria, nahi gabe egindako hilketa leporatuta, baina libre geratu zen ordu batzuk geroago.
Lan-istripuan hildako langileak 50 urte zituen eta Isfatec enpresarentzat egiten zuen lan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea