Gizartea -

El Solitario auzia

El Solitario: 'Banketxeak lapurtu beharrean desjabetu egiten ditut'

2007an Madrilen egindako lapurreta baten epaiketan banketxeak direla benetako ‘lapurrak’ argudiatu du Jaime Jimenez Arbek.

Jaime Jiménez Arbe "El Solitario". EFE.
Jaime Jiménez Arbe "El Solitario". EFE.
Jaime Jiménez Arbe "El Solitario". EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'El Solitario' ezizenarekin ezagun egin zen Jaime Jiménez Arbek epailearen aurrean deklaratu du 2007an Madrileko banketxe batean izandako lapurreta batean ustez parte hartzeagatik. Bere esanetan egun horretan ez zen inongo banketxean sartu eta berak banketxeetan ez duela lapurreta egiten esan du haiek desjabetu egiten dituela. Hori, 'banketxeei, benetako lapurrei, iraultza zerga" dela argudiatu du.

Portugaletik Espainiara eraman dute Jiménez Arbe bortizkeriazko lapurreta egiteagatik, gerra armamentua gordetzeagatik eta dokumentu faltsuak erabiltzeagatik delitua egotzita. Herri salataritzak 15 urteko eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du. Epaiketak bihar jarraituko du lekukoen eta adituen froga eta txostenekin.

Gaurko epaiketa hasi aurretik Jimenez Arbek auzitegiko lehendakariari agurtzeko baimena eskatu dio komunikabideetako kamerak ikusi dutenean: "Epaile jauna hezibide onekoa naiz eta agurtu egin nahi dut: Força el canut", esan du.

Epaiketan "estatuaren eta indar politikoen laguntzarekin benetako lapurrak banketxeek" direla gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea