Gizartea -
Istilua
Ukabilkada festa, Vienako Operan
Johanes B. Kerner telebista aurkezlea iraindu zuen gonbidatu mozkor bati ukabilkada bat eman zion aurkezle alemaniarraren lagun batek.
Erredakzioa
Vienako Operak urtero antolatzen duen dantza Austriako eta Europako luxu eta aristokraziaren erakusleihoa da. Bild egunkariak jasotako irudien eta gertakarien harira kaleko liskarren tokian bilakatu zen atzo gauean.
Kim Kardashian izan zen luxuzko gonbidatua. Bere amak lagunduta Richard Lugner eraikitzaile aberatsarekin iritsi zen Vienako Operara. Honek, 250.000 euro ordaindu zizkion horretarako. Celebrity ezagunak gauerdia eta gala ilunduko zuen liskarra hasi baino lehen utzi zuen Opera.
Alemaniako Johanes B. Kernerrek opera utzi behar zuen unean izan zen gertakaria. Mozkortuta zegon gonbidatu batek iraindu egin zuen eta Kerner beregana hurbildu zen gauzak lasaitzeko asmoarekin. Honek bere edalontzian zuen xanpaina bota zion eta aurkezlearen lagun batek ukabilkada bat eman zion zauriak eraginez.
Gertakari honek Austriako aristokraziaren operak erakusten duen luxua apaldu zuen.