Gizartea -
Ustezko intoxikazioa
Gazte bat hil da alkohola edan ostean, Almerian
Gaztea alkohola eta gai toxiko bat hartzeagatik hil da, Almerian, kalean edaten. Beste gazte batzuk ere intoxikatu egin dira.
Erredakzioa
Kalean edaten zeudela gazte bat hil eta beste batzuk intoxikatu ostean, Polizia Nazionalak ikerketa bat hasi du. Ezbeharra pasaden gauen gertatu da, Almerian.
Polizia, larrialdiko zerbitzuekin batera, Almeriako kale batera hurbildu eta alkohola edaten ari ziren gazte taldea artatu dituzte.
Larrialdi seinaleak zituzten sei gazteek, larrialdietako zerbitzuak jaso ostean, Torrecardenas ospitalera eraman zituen anbulantziak. Geroago, poliziak inguruetan beste bi gazte inkontziente aurkitu zituen. Berehala ospitalera eraman zituzten arren, haietako bat hil da.
Carmen Crespo Andaluziako gobernuko delegatuak nabarmendu du, heriotza eta intoxikazioaren eragilea gai toxiko baten eta alkoholaren nahasketa izan dela. Dirudienez, likore botila baten barruan zenbait gai toxiko zeuden. Crespo gaineratu du botilaren jatorria eta edukia ikertzen ari direla.