Gizartea -
Gipuzkoa
24 urteko gazte bat hil dute Irunen labankadaz
Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko eta egilea, edo egileak, identifikatu eta atxilotzeko.
Erredakzioa
24 urteko gazte bat hil da gaur, igandea, Irunen (Gipuzkoa) arma zuriz eragindako zaurien ondorioz. Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.
Segurtasun Sailak informatu duenez, 5:45ean, SOS Deiak 112 zerbitzuak arma zuriz egindako eraso baten abisua jaso du. Erasoaldia Colon Pasealekuan jazo da, treneko geltokitik gertu. Ertzaintzako agenteak bertaratu dira, osasun zerbitzuko kideekin, eta erasoa jasandako gaztea topatu dute, zauriak zituela.
Nahiz eta medikuek artatu duten, 24 urteko gaztea bertan hil da. Ondoren, Donostiako Auzitegiko Patologiako Zerbitzura bidali dute.
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da nondik norakoak argitzeko eta egilea, edo egileak, identifikatu eta atxilotzeko.
Antza denez, hildako gaztea Kamerungoa zen, sorterriz.