Gizartea -

Abortuaren Legea

'Legea ez da bidezkoa, bizitzaren defentsak ez dauka salbuespenik'

Donostiako gotzainak adierazi duenez, "Elizak ez du abortua justifikatzen duen Lege proposamenik inoiz onetsiko".

Munilla. Argazkia: EiTB
Munilla. Argazkia: EiTB
'Ez dugu onartuko salbuespenak jasotzen dituen abortuaren legerik'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Alderdi Popularraren Abortuaren lege aurreproiektua "ez da bidezkoa, izan ere, bizitzaren defentsak ez dauka salbuespenik", Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainaren arabera. Aipaturiko legeak, bortxaketa kasuetan esaterako, abortatzea ahalbidetzen du, eta Munillak gogor gaitzetsi du legea: "Elizak ez du abortua justifikatzen duen lege proposamenik inoiz onetsiko".

Munillak "Abortuak baztertutakoa" izeneko gutun pastorala aurkeztu du asteazken honetan kazetarien aurrean, datozen hilabeteetan legearen izapideak egingo dituztela baliatuta. Abortuaren gaineko eztabaida soziala eta publikoa "sakona" izatea eskatu du Munillak, eta eztabaida horretan parte hartzeko borondatea erakutsi du. Horren esanetan, eztabaida horretan argumentu moralak mahai gainean jartzea eta onura politikoak alboratzea nahiko luke Elizak.

"Gaurko gizarteak ekologiarekiko sentsibilitate handia dauka, eta Donostian esaterako zezenketak debekatu dituzte; baina aldi berean hiriko ospitale batean haurrak hiltzen dituzte", salatu du.

"Balore moralak ezin dira aukeratu eta elkarrekiko harremana dute", azpimarratu du. Halaber, euskal gizarteak biolentziaren amaieraren aldeko apustua egin nahi duen honetan, "Ama Teresa Kalkutakoak zioen bezala, ez da bakerik izango abortua dagoen bitartean".

Munillaren esanetan, "abortuaren dramarekin bukatzeko ezinbestekoa da gizarte guztia inplikatzea eta abortu arriskuan dauden emakumeei laguntzea".

"Abortuaren atzean, gizonezko baten presiopean emakumea egoten da askotan, eta bera izaten da abortuaren bigarren biktima", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur Donostia argazkiak Espainiako Gobernua Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Eliza Katolikoa albisteak