Gizartea -

Lan istripua

Langilearen heriotza salatzeko kontzentrazioa egin dute Donostian

CCOO sindikatuak deituta, eguerdian kontzentrazio isila egin dute istripuaren tokian bertan "Ez dezatela zure bizitza arriskuan jarri. Lan istripu gehiagorik ez" lelopean. Bihar, ELA eta LABen txanda.

CCOOk deituta, kontzentrazioa isila egin dute atzoko lan istripua salatzeko. Argazkia: EFE
CCOOk deituta, kontzentrazioa isila egin dute atzoko lan istripua salatzeko. Argazkia: EFE
CCOOk deituta, kontzentrazioa isila egin dute atzoko lan istripua salatzeko. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Donostiako gertatutako lan-istripu larria salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian ezbeharra gertatu zen Errotaburu auzoan bertan, CCOO sindikatuak deituta. Bihar, ostirala, ELA eta LAB sindikatuek beste kontzentrazio bat egingo dute istripuaren tokian bertan.

Ezbeharrean langile bat hil eta beste bi zauritu ziren obra batean, etxeak eraikitzeko aldamio batek harrapatuta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu zuenez, aldamioak eta babes sarea erori egin ziren, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko eta hiru langile harrapatu zituen.

Zauritutako langileak Donostia Ospitalera eraman zituzten eta gaur azaldu dutenez, horietako bat Zainketa Intentsiboetarako Unitatean dago eta bere egoera "larria" da. Bigarren zauritua, berriz, "ez dago hain larri".

CCOO sindikatuak deituta, eguerdian kontzentrazio isila egin dute istripuaren tokian bertan "Ez dezatela zure bizitza arriskuan jarri. Lan istripu gehiagorik ez" lelopean. Alfonso Rios CCOOko ordezkariak salatu duenez, dagoeneko 8 langile hil dira urtea hasiz geroztik.

"Langabezia egoera larria bizi dugu, eta enpresak egoera hori baliatzen ari dira lan-baldintza negargarriak ezartzeko, eta eraikuntzaren sektorea da horren adibideetako bat", salatu du. Ikerketa sakonak egiteko eskatu du, eta lan istripu bat gertatzen den bakoitzean "enpresaren ardura den koordinazio akatsa" gertatzen dela salatu du.

ELA sindikatuak bestalde oharra kaleratu du, eta prebentzioa hobetzeko politika berriak sustatzeko eskatu die erakundeei. Istripuaren zergatiak ezezagunak badira ere, erorketa kasuetan erabiltzen diren ainguraleku puntuak ez zeudela salatu du ELAk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak gaur