Gizartea -
Ezbeharra
Suak Karrantzako basoak eta mendiak kiskali ditu
Suhiltzaileen arabera, baliteke suteak eragindakoak izatea.
Erredakzioa
Igande honetan sute ugari piztu dira Karrantza inguruan, baina sua ez da baserrietara edo herrietara gerturatu, Bizkaiko suhiltzaileek jakinarazi dutenez. Ordu askotako lanaren ondoren, sute guztiak kontrolatzea eta itzaltzea lortu dute.
Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko 50 langile inguru aritu dira Karrantza haranean piztutako suteak kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetan.
Halaber, Diputazioak helikoptero bat eskatu du oinez heltzea zaila den guneetara iristeko eta sua itzaltzeko.
Igandean izandako tenperatura altuak sua itzaltzeko lanak zaildu ditu.
Hasiera batean, auzokideak sasiak erretzen zebiltzala, haizeak eragin dituela suteak uste izan dute. Suhiltzaileek sua itzaldu ahala, sute berriak piztu dira eta litekeena da nahita eragindakoak izatea.