Gizartea -

Gertakaria

Emakume bat hil da Donibane Lohizunen izandako sute batean

Auzapezak jakinarazi duenez, igogailuan zihoan hildakoa, sugarretatik ihes egin nahian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

76 urteko emakume bat hil da gaur goizaldean Donibane Lohizuneko (Lapurdi) eraikin batean izandako sute baten ondorioz, Euskadi Irratiak Udaleko iturriak aipatuta jakinarazi duenez.

Peyuco Duhart auzapezaren arabera, biktima igogailuan sartuta saiatu da sugarretatik ihes egiten, baina ez du lortu, eta bertan harrapatuta hil da.

Sutea zazpi solairuko hotel baten goialdean piztu omen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea