Gizartea -

Karrantzako suteak

Suteak eragindakoak izan zitezkeela esan du Karrantzako alkateak

Ordunte inguruan eta Karrantzako hainbat menditan izandako kalteak aztertzen ari dira teknikariak.

Karrantzako suteak. EITB.
Karrantzako suteak. EITB.
Kontrolpean daude Karrantza inguruan piztutako zortzi suteak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raul Palacio Karrantzako alkateak adierazi duenez, baliteke atzo Karrantzako zenbait tokitan izandako suteak nahita eragindakoak izatea. Hala ere, ikerketa amaitu arte "zuhurtasunez" jokatu behar dela gaineratu du.

EFE agentziari egindako adierazpenetan, Karrantzako Udaleko teknikariak suteek Ordunte inguruan eta Karrantzako mendietan eragindako kalteak aztertzen ari direla esan du.

Suteak nahita eragindakoak izan diren galdetuta, alkateak "zuhurtzia" eskatu du, oraindik horien jatorria ikertzen ari direlako. Baina "gune ezberdinetan eta aldi berean piztu zirela ikusita", badirudi hori pentsatzeko arrazoirik badela.

Karrantzako eta Lanestosako suhiltzaileek eta Foru Aldundiko mendiko zerbitzuko kideek egindako lana eskertu nahi izan du Palaciok. Zenbat hektarea erre diren zehaztu ez badute ere, "sute nahiko handia" izan zela esan du. Edonola ere, suteak kalte pertsonalik eragin ez duela eta baserririk edo etxalderik harrapatu ez duela eta, pozik agertu da alkatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak