Gizartea -

Gertakaria

Organoak salerosteko saiakera bat galarazi dute Espainian

Bost atxilotuak aske utzi dituzte, horietako hiruri legez kanpoko organoen trafikoa egotzita.

Argazkia: EiTB
Bost atxilotu, organo salerosketa egiteagatik

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak galarazi egin du organo bat salerosteko saiakera bat, eta bost lagun atxilotu ditu. Gibel transplantea behar zuen libanoar batek 40.000 euroren truke lortu nahi zuen organoa. Bost atxilotuak aske utzi dituzte, horietako hiruri legez kanpoko organoen trafikoa egotzita.

Poliziak jakitera eman duenez, libanoar dirudun bat Espainiako Estatura joan zen, baliabiderik ez zuen immigrante batek ustez bere borondatez gibelaren zati bat saldu behar ziolako. Azkenean, baina, legez kanpoko transplantea ez zen egin, Espainiako Estatuko transplanteen kontrolerako sistemari esker, aipatu iturrien arabera.

Hala ere, gobernuz kanpoko erakunde bateko kide batek ohartarazi zuen asmo horretaz, eta orduan abiatu zuen ikerketa Espainiako Poliziak. Atxiloketak Valentzian egin dituzte, eta, gizonezko libanoarraz gain, aberats horri organo-emailea bilatzen lagundu zioten lau pertsona atxilotu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea