Gizartea -

Izendapena

Ricardo Blazquez, Espainiako Gotzainen Biltzarreko presidente

Bilboko gotzain ohi eta Valladolideko artzapezpiku dena aukeratu dute Antonio Maria Rouco Varelak utziko duen lekua betetzeko.

Ricardo Blazquez Valladolideko artzapezpiku eta Bilboko gotzain ohia. Argazkia: Efe
Ricardo Blazquez Valladolideko artzapezpiku eta Bilboko gotzain ohia.
Ricardo Blazquez, berriz ere presidente

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Blazquez Bilboko gotzain ohi eta Valladolideko artzapezpiku dena aukeratu dute Espainiako Gotzainen Biltzarreko presidente, Antonio Maria Rouco Varelaren kargua hartzeko.

Ricardo Blazquezek botoa eman duten 79 gotzainetako 60ren babesa jaso du gaurko bozketan.

Atzean geratu dira Carlos Osoro Valentziako artzapezpikua (10 boto), Juan Jose Asenjo Sevillako artzapezpikua (5 boto), Juan del Rio Armadako artzapezpikua (2 boto), eta Juan Jose Omella Calahorra eta La Calzada-Logroño elizbarrutiko gotzaina (boto bat).

Botoa emateko eskubidea zuten 80 gotzainetatik batek bakarrik huts egin du eta ez du botorik eman, eta beste batek boto zuria eman du.

Ricardo Blazquez Perez artzapezpikua Villanueva del Campillon (Avila) jaio zen 1942ko apirilaren 13an. Avilan egin zituen apaiz ikasketak, 1955 eta 1967 artean, eta azken urte horretan ordenatu zuten, Filosofia eta Teologia ikasketak amaitu ostean. Teologian doktoretza egin zuen Erromako Unibertsitate Gregorianoan, eta Alemaniako unibertsitate batzuetan ere ikasi zuen.

BIOGRAFIA

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Vatikanoko azken ordukoa