Gizartea -

Gazteen Justizia Plana

EAEn neska delitugileen kopuruak % 13tik % 20ra egin du gora

Arauak hautsi dituzten emakumezko adingabeen % 56,3 Euskadin jaiotakoak dira, % 6,8 beste autonomia erkidegoetan eta % 36,9 atzerrian.

Josu Erkoreka Justizia eta Administrazio Publiko sailburua. EFE
Josu Erkoreka
Adingabeek eginiko delituak jaitsi dira, Euskal Autonomia Erkidegoan

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin delituak egiten dituzten adingabeen % 13,1 emakumezkoak ziren, eta 2012an % 20,2ra igo zen kopuru hori; gehienak, % 83, Euskadin edo Estatuko beste autonomia erkidego batzuetan jaiotakoak dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2008-2012 aldirako III. Gazte Justizia Planean ondorioztatu dute hori. Plana Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justizia sailburuak aurkeztu du asteazken honetan, Eusko Legebiltzarreko batzorde batean.

Erkorekak azaldu duenez, lau urteotan Euskal Herrian delituak egin dituzten adingabe gehienek 16 eta 17 urte artean dituzte, eta Euskadin edo Estatuko beste autonomia erkidegoetan jaiotakoak dira.

Erdia baino gehiago, Euskadin jaioak

Zehazki, denboraldi honetan delituak egin dituzten adingabeen % 56,3 Euskadin jaiotakoak dira, % 6,8 Estatuko beste autonomia erkidegoetan eta % 36,9 atzerrian. Era horretan, delituak egin dituzten adingabeen % 40 Estatutik kanpokoak ziren 2008an, eta, % 31,7, 2012an.

Erkorekaren hitzetan, datu hauek atzerritarren pisua gai honetan "garrantzia galtzen" ari dela erakusten dute.

Halaber, 2010ean justizia aurrera eraman zituzten gazteen kopurua % 24 murriztu zela azaldu du. 2010ean, 1.306 zigor neurri ezarri zituzten epaileek; 2012an, aldiz, 992.

Delitu-motak

Delitu-motei dagokienez, Erkorekak azaldu du ohikoenak indarkeriaz edota larderiaz egindako lapurretak (% 14,5) direla, eta indarrez egindako lapurretak (% 12,6), lesioak (% 11,5) eta ebasketak (% 10,1) dira zerrenda horretan hurrengoak.

Justizia sailburuaren esanetan, etxeko indarkeria dela eta jarritako zigorren kopuruak gora egin du 2010etik, eta delitu horregatik jarritako kautelazko neurriak "bikoiztu" egin dira 2008 eta 2012 artean, baina ez du horri buruzko datu zehatzik eman.

Erkorekak aditzera eman duenez, laugarren plana prestatzen hasi dira jada, eta, "orokorrean", III. Gazte Justizia Planeko ebaluazioan izandako ildoei jarraituko diela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea