Gizartea -
Eustaten datuak
Euskadik biztanleak galdu ditu eta adindunen proportzioa handiagoa da
Eustaten datuen arabera, 2013ko urtarrilaren 1ean 2.178.949 lagun bizi ziren Euskal Autonomi Erkidegoan. 2011ko azaroan baino 866 pertsona gutxiago.
Erredakzioa
Euskadik biztanleak galdu ditu azken bi urteetan, eta 65 urte baino gehiagoko biztanleen proportzioa Espainiakoa eta Europakobaino handiagoa da.
Eustaten datuen arabera, 2013ko urtarrilaren 1ean 2.178.949 lagun bizi ziren Euskal Autonomi Erkidegoan. 2011ko azaroan baino 866 pertsona gutxiago; "mende honetako aurreneko urteetan biztanle-hazkundea izan genuenez, inflexio-puntua da", adierazi dutenaren arabera.
Bizkaian, Bilbok (-2.789), Getxok, Portugaletek, Sestaok eta Basaurik, besteren artean, biztanle-galera dute. Bilbo Handiak 3.730 lagun galdu ditu.
Araban, biztanle-jaitsiera Gasteizi zor zaio (-1.038); gainerako udalerrietako hazkundea ez da hiriburuko jaitsiera konpentsatzeko lain. Gipuzkoan, bi udalerri handienetan (Donostia eta Irun) 1.231 pertsona gutxiago ditugu, baina gainerako udalerrietako hazkundea handiagoa da.
65 urte eta gehiagokoak %20,2 dira EAEn; Espainian %17,7.
Europako datuekin alderatuta, Italia eta Alemania dira Euskadiko datua gainditzen duten herrialde bakarrak.