Gizartea -
Cabo Peñas
Beste bi gorpu atera dituzte Asturiasen hondoratutako itsasontzitik
Lau marinel desagertuta jarraitzen zuten eta biren gorpua atear dute. Oraindik ez dakite nortzuk diren.
Guardia Zibileko eta Itsas Salbamenduko urpekariek bi gorpu atera dituzte pasaden astelehenean Asturiasko Cabo Peñasen hondoratu zen itsasontzitik. Lau marinel desagertuta jarraitzen zuten eta biren gorpua atera dituzte. Oraindik ez dakite nortzuk diren.
Guardia Zibilak azaldu duenez, 14:15 inguruan izan da erreskatea eta gorpuak identifikatu gabe daude.
Bederatzi laguneko tripulazioa zuen itsasontziak eta bakar batek irten zuen bizirik. Manuel Maria Tajes galiziarra, Marcos del Agua Chacon, Victor Jose Farinhas Braga eta Wasito indonesiarra oraindik desagertuta zeuden.
Polizia Judiziala identifikazio lanetan murgilduta dago eta dirudienez, itsasontziaren popatik atera dituzte. Desagertutako marinelak bertan izan daitezke, itsasontziak Erbosa irlaren aurka jo zuenean lo zeudelako. Cabo Peñasetik mila erdira dago irla hori eta 05:15ean izan zen ezbeharra.
Santa Ana itsasontziaren baitan lan egitea oso zaila omen da, bertikalki gelditu baita harriz beteriko gune batean eta korronte handiz. Ostiralean Lucas Jose Mayo Abeijon marinel galiziarraren eta Suherman Hasan mekanikoaren gorpuak atera zituzten itsasontzitik.