Gizartea -
Gertaera
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, emakume batez abusatzeagatik
Dirudienez, gizonezkoak gela bat hartu zuen hotel batean, geroago, edanda zegoen emakume bat hara igotzeko asmoz.
Erredakzioa
Gizonezko bat (57 urte) atxilotu dute Gasteizen, mozkor zegoen emakume batez abusatzeagatik, baita udaltzain bati eraso egiteagatik ere.
Igandean, 08:30ean, atxilotu zuten, hiriburuko hotel batean, Udaltzaingoak astelehen honetan ohar batean jakitera eman duenez.
Dirudienez, gizonezkoak gela bat hartu zuen hotel batean, geroago, edanda zegoen emakume bat hara igotzeko asmoz.
Emakumearen egoera ikusita, bertako arduradunak emakumezkoa gelara igotzea debekatu zion gizonari, eta Udaltzaingoari deitu zion, horren berri emateko. Agenteak bertara iritsi zirenean, gizonezkoa emakumeari ukituak egiten aurkitu zuten, eta emakumea ia konorterik gabe.