Gizartea -

Gertakaria

Lau atxilotu Gasteizen, bi ijito talderen arteko borroka batean

Hiru udaltzain zauritu dituzte "Bartolos" eta "Pagaray" ijito taldeetako gizonezkoen eta emakumezkoen arteko borrokan.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko bi ijito talderen arteko borrokan lau ijito eta hiru udaltzain zauritu ziren, Arabako hiriburuko Udalak jakinarazi duenez.

Hiriko Aldabe gizarte-etxearen inguruan gertatu zen, alde zaharrean, eta "Bartolos" eta "Pagaray" ijito taldeetako gizonezkoak zein emakumezkoak aritu ziren borrokan.

Udaltzainak bertaratu zirenean, borrokan ari ziren ijito batzuek hiru agente zauritu zituzten.

Azkenean, agenteek lau lagun atxilotu zituzten eta gaur bertan eramango dituzte epailearen aurrera, deklarazioa hartu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea