Itxi

2014/03/18

14:05

Gizartea

Osakidetza salatu dute

Trebiñuko hiru urteko neskato baten heriotza ikertuko du Jaurlaritzak

Erredakzioa

Haurraren familiak salatu egingo du Osakidetza, anbulantzia eskatu eta bidali ez zietela argudiatuta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hiru urteko Trebiñuko neskato bat hil zen atzo Txagorritxuko ospitalean, barizelak jota.  Haurraren familiak salatu egingo du Osakidetza, anbulantzia eskatu eta bidali ez zietela argudiatuta.

Gaur, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri du gertatutakoa ikertu egingo dutela, heriotza horren erantzuleak nortzun izan ziren argitzeko.

Gurasoen arabera, Mirandako anbulantzia eskatu behar zutela esan zieten Osakidetzatik, Argantzunen bizi direlako, Trebiñun.

Igandean gurasoek umea Txagorritxura eraman zuten arratsaldeko 19:30etan. Frogak egin ondoren, etxera bidali zuten umea. Handik 12 ordura hilzorian zen.

Dagoeneko Osakidetzak ikerketa zabaldu du. Anne Ganuza zen haurra, eta hiru urte ta erdi zituen. Argantzuneko Udalak bi eguneko dolua jarri du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;