Gizartea -
Iragarpena
Abisu horia elurragatik igande arratsaldera arte
Elur-kota 500 metroan izango da igande goizean. Itsasoan ere abisu horia izango da, bost metro arteko olatuekin.
Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza abisu horia ezarri du EAEn igande arratsaldera arte, elurra dela eta.
Gaurko, elur-kota 1.000 metrotan izango da eguerdian eta azken ordurako, 600 eta 700 metro bitartean izango da.
Bereziki, Kantauri isurialdean prezipitazioak izango dira, bi eta 10 zentrimetro artekoak, 1.000 metroan. 600 metroan zentimetro bateko zabalera izango du elurrak.
Gainera, larunbateko 18:00etan abisu horia ezarriko dute olatuengatik: lau eta bost metro bitartekoak izan daitezke.
Iganderako, abisu horia 18:00ak arte ezarri dute, 500 eta 600 metro bitarteko elur-kotarekin, goizeko lehen orduetan. Eguerdian 700 metrora igoko da eta arratsaldean 1.000 metrora.
1.000 metroan 5 eta 15 zentimetro arteko zabalera izango du elurrak eta 600 metroan, laukoa.
Gainera, iganderako abisu horia mantenduko dute itsasoan: bost metrora arteko olatuak izango dira.