Gizartea -
Denboralea
1,2 milioi euro olatuek Hondarribian utzi zituzten kalteentzat
Ingurumen ministerioak 1,2 milioi euro emango ditu hondartza, kai-muturra eta itsaslabarra konpontzeko.
Ingurumen ministerioak 1,2 milioi euro emango ditu neguko denboraleetako olatuek Hondarribian utzitako kalteak konpontzeko. Horrela, hondartza, kai-muturra eta itsaslabarra konpontzeko dirua izango da.
Jose Luis Herrador Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariordea eta Juan Carlos Cano lurraldeko PPren idazkari nagusia Interlimen delako itsaslabarrean izan dira. Bertan luizi bat izan zen iragan otsailean, itsasargira bidean, PPk agiri batean jakinarazi duenez.
Ingurumen ministerioak 155.122 eman ditu hondartza konpontzeko, 278.669 euro kai-muturreko blokeak bere tokian jartzeko eta 800.000 itsaslabarra konpontzeko.
Horrela, kalteak jaso dituzten negozioak konpontzeko aseguruen frankiziaren %7 bere gain hartuko dute eta baita jarduera ezak sortu dituen galerak ere.