Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Bi atxilotu Getxon eta Gasteizen haien bikotekideak jotzeagatik

Getxon, 30 urteko gizonezko batek bere bikotekidearen, 27 urtekoa, aurpegia kolpatu du botila batekin. Gasteizen, 34 urteko gizonezko bat atxilotu dute bere bikotekidea jotzea leporatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan bi gizonezko atxilotu dituzte emakumeen kontrako indarkeria delitu bat egitea egotzita. Atxiloketetako bat Getxo herri bizkaitarrean izan da eta, bigarrena, Gasteizen.

Getxon, Udaltzaingoak 30 urteko gazte bat atxilotu du batek bere bikotekidearen, 27 urtekoa, aurpegia botila batekin kolpatzeagatik eta hormaren kontra bultzatzeagatik.

Atxiloketa 02:00ak aldera jazo da; Udaltzaingoak taberna baten kanpoaldean jendea pilatu direla ohartu dira, Getxoko Udalak zabaldu duenez.

Taberna barruan sartu dira eta gertatutakoaren informazioa jaso eta gero, biktimak eta lekukoek emandako testigantzen bidez, erasotzailea identifikatu eta atxilotu egin dute.

Halaber, Gasteiz, 34 urteko gizonezko bat atxilotu dute bere bikotekidea jotzea leporatuta, eztabaidatzen ari zirela.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gertaera atzoko, igandea, 10:30ak aldera izan zen, Lakua inguruko etxebizitza batean.

Lakua auzoan, gainera, 46 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atxilotze agindua urratzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea