Gizartea -

Eguraldia

Eurite mardulak eta ekaitzak, arratsaldetik aurrera

Negu giroko eguraldia izango dugu berriz ere, eta tenperaturak ez dira 12 gradura helduko. Elur-kota 600-800 metrora jaitsiko da arratsalde-gau partean.

Euria Iruñean. Argazkia: EFE
Euria Iruñean. Argazkia: EFE
Euria Iruñean. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, eguraldiak okerrera egingo du gaur. Euritara joko du eta haizea asko zakartuko da. Egunak aurrera egin ahala, euria gero eta mardulago egingo du, eta baliteke egunaren amaieran etengabe egitea; gainera, trumoi-ekaitzak jo eta txingorra egin dezake arratsaldetik aurrera. Elur-kota 1.000-1.200 metro inguruan egongo da, baina arratsaldetik aurrera jaisten joango da; baliteke 600-800 metrora egotea egunaren amaieran.

Ipar-mendebaldeko haizea zakartu egingo da arratsaldean, eta bolada oso gogorrak izango dira kostaldean. Tenperatura maximoetan ez da egongo aldaketarik, baina arratsaldean asko hoztuko du. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 12 gehienez, eta Iruñean 2 gutxienez eta 12 gehienez.

Biharko, eguraldiak berdintsu jarraituko du: elur-kota 700 metro inguruan izango da eta lainoak izango dira, euri gutxirekin, baina indarrez jo dezake eta txingorra ere egin dezake: iparraldean indartsuagoak.

Tenperatura maximoek behera egingo dute eta minimoek aldaketarik gabe jarraituko dute. Ipar-ekialdeko haizea izango da, indartsu itsasaldean: 100 km/h-ko abiadura hartuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea