Gizartea -

Gertaera

9 lagun ospitaleratu dituzte, Deban sute batean kea arnastu ondoren

Ke asko zegoen eta suhiltzaileak ezin izan dira goiko aldeko solairuetara sartu. Horregatik, bizilagunek etxebizitzetan egon behar izan dute, sua itzali bitartean.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi lagun Mendaroko ospitalera eraman dituzte, Debako zortzi solairuko etxebizitza batean izandako sutean kea arnastu ondoren. Ke asko zegoen eta suhiltzaileak ezin izan dira goiko aldeko solairuetara sartu. Horregatik, bizilagunek etxebizitzetan egon behar izan dute, sua itzali bitartean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

08:45 inguruan hasi da sutea hirugarren solairuko etxebizitza batean, Debako Untziola kaleko 5. zenbakian.

Suhiltzaileek lehenengo, bigarren eta hirugarren solairuetako bizilagunak atera ahal izan dituzte, baina ke asko sortu da eta ezinezkoa izan da goiko solairuetako bizilagunak beraien etxebizitzetatik ateratzea. Horrela, etxebizitza barruan egoteko eskatu diete, eta aholku batzuk eman dizkiete. Etxebizitza barruan gelditu, eskuoihalak busti eta ateko zirrikituetan jartzeko eskatu diete, kea sar ez zedin.

09:30erako itzali dute sutea, baina suhiltzaileek bertan jarraitu dute, eraikinean zegoen kea ateratzen. Kea arnastu duten bederatzi lagun Mendaroko ospitalera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea