Gizartea -

Madril

Duintasunaren Martxen antolatzaileen kontrako neurriak hartuko dituzte

Gobernuaren ordezkariak iragarri duenez, zigor espedienteak irekiko dizkiete Madrilgo manifestazioa eta Argandatik eta Perales de Tajuñatik pasatu ziren 'zutabeak' antolatu zituztenei.

Madrilgo Duintasunaren Martxa. Argazkia: Efe
Madrilgo Duintasunaren Martxa.
Madrilgo Duintasunaren Martxa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Cifuentes Espainiako Gobernuak Madrilgo Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak iragarri duenez, zigor espedienteak irekiko dizkiete larunbateko Duintasunaren Martxak antolatu zituztenei, manifestari batzuk poliziak hiltzen saiatu zirela iritzita.

Gobernuaren ordezkariak azaldu duenez, espedienteak Madrilgo manifestazioaren eta Argandatik eta Perales de Tajuñatik (Madril) igaro ziren "zutabeen" antolatzaileei irekiko dizkiete. Horretarako, Estatuko Abokatutzaren txostenak eskatu ditu, isunak jarri behar ote diren erabakitzeko.

Cope irrati katean egindako elkarrizketa batean, Cifuentes kexu agertu da larunbatean atxilotutako 21 lagunetako bakarra bidali dutelako kartzelara, nahiz eta besteen artean antzeko gertakariak direla eta aurretik ere atxilotutakoak egon.

Gainera, preso sartu duten bakarrari lesioak egitea soilik leporatzen diotela kritikatu du, polizia bat hiltzen saiatzeagatik zigortzea nahi baitu.

Cristina Cifuentesen iritzian, larunbatean Madrilen izan ziren istiluak "ikaragarriak" izan ziren, eta aurretik horrelako erasorik sekula ere ez duela ikusi salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea