Gizartea -
Garraioa
Garraio txartel bakarra lortzeko lanean ari da Bizkaiko Aldundia
"Ez gaude garraio-txartel bakarraren hasieran lanean, gai horren inguruan urtetan gabiltza lanean eta aurrerapauso handiak egin ditugu", adierazi du Jon Larrea, EAJ alderdikoak.
Bizkaiko Batzar Nagusietako talde guztiek "garraio-txartel bakarra" martxan jartzeko beharrean bat egin dute, baina EH Bilduren proposamen bat atzera bota dute horren inguruan "aurrerapausoak"emateko proposamen bat, EAJ eta PP alderdiak horretan lanean daudelako.
Gernikan egin duten batzarrean, EH Bilduren proposamena atzera bota dute EAJren eta PPren aurkako botoekin, EH Bilduk eta PSEk aldeko botoa eman duten bitartean.
EAJk eta PSE-EEk garraio-txartel bakarra martxan jartzea abian dagoela esan dute, "Creditrans" eta "Barik" txartelekin, lurraldeko garraio ia guztiak erabiltzeko aukera ematen dutelarik.
"Ez gaude garraio-txartel bakarraren hasieran lanean, gai horren inguruan urtetan gabiltza lanean eta aurrerapauso handiak egin ditugu", adierazi du Jon Larrea, EAJ alderdikoak. EH Bilduren proposamena "populista" dela esan du.
Larreak adierazi du txartel bakarra modu progresiboan ezarri behar dela, "xehetasun teknikoak" konponduz.
PPko Jesus Isasik adierazi du "txartel bakarra, Barik txartelarekin hasi da".
Kolektibo askotan deskontuak daudela gogoratu du Isasik eta instituzioen arteko akordioak lantzen ari omen dira, lurralde ezberdinetan erabiltzeko.
EH Bilduko Aitor Torreren arabera, Barik txartela "txartel bakarraren parte da, baina ez da txartel bakarra". Hiritarrek "aurrerapauso gehiago" eskatzen dituztela gaineratu du.